Bienvenu sur Createlli Lab

 

PASAIAKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA

Pasaiako HAPO egiteko prozesua hastera doa: hirigintza-informazioa
Fase honetako partaidetza interesa daukan guztientzako irekia izango da. Zumaiako Udalak 2020an Hiri Antolamenduko Plan Orokorra lantzen hasi da. Herritarrek Parte hartzeko Programa onartu ondoren, lehenengo fasea hastera doa, Hirigintza Informazioa.
HAPO udalerria antolatzeko tresna nagusia eta funtsezkoa da. Laburbilduz, HAPOk zer, non eta zenbat eraiki daitekeen arautzen du, udalerriko eremu fisikoaren barne. Behin betiko onespenera iritsi arte, hainbat fase dituen prozesu luze eta konplexu bat da.


Zumaiako HAPOren fase honetan parte hartu nahi dutenek, modu ezberdinetan egin dezakete: informazio-hitzaldira etorriz, webgunearen bitartez (www.hapo-zumaia.eus), zein paperez (udaletxean). Hitzaldiari dagokionez, norbaitek umeak zein nagusiak zainduz gero, beraiekin etor daiteke. Era berean, hitzaldia elebiduna izango da eta etortzen direnek bai euskaraz bai gazteleraz parte hartu ahal izango dute.
Zure partaidetza funtsezkoa da, anima zaitez!

 

 

Zer da HAPO?

HAPO (Hiri Antolamendu Plan Orokorra) udalerriaren erabateko antolamendua aurrera eramateko oinarrizko tresna nagusia da. 

Erreminta juridiko honek udalerriaren lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautzenditu. Arau juridiko bezala, eskubide eta betebeharrak ezartzen ditu eta subjektu publiko eta pribatuak lotzen ditu.

  • Zumaiako Udala da sustatzailea.
  • Udalerri osoa arautzen du (1.068 Ha).
  • Izaera egituratzailea (globala eta generikoa) duen dokumentu bat da.
  • 8-12 urteko indarraldia aurreikusten da.

Zer arautzen du?

HAPOk udalerri baten lurzorua sailkatzen du:

  • Hiri lurzorua: finkatutako bilbea
  • Lurzoru urbanizagarria: eraldatuko dena hiri-lurzorua hedatzeko
  • Lurzoru urbanizaezina: nekazal lurzorua eta/edo bere ezaugarriengatik babestu beharrekoa

HAPOk udalerri baten lurzorua sailkatzen du hiri-lurzoru, lurzoru urbanizagarri eta lurzoru urbanizaezin gisa, lurzorua kalifikatzen du erabilera xedatuz (etxebizitzak, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak...) eta kantitatea ezartzen du (eraikigarritasuna).

Laburbilduz, HAPOk zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du udalerriko eremu fisikoan.


Zergatik da garrantzitsua?

Udalerriaren egitura fisikoan (lurzoru eta eraikinak) bakarrik eragiten badu ere, HAPOk udalerriaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenean guztiz eragiten du.

Laburbilduz, HAPOk Zumaiak nolakoa izan nahi dueneko ikuspegia sortuko du, bai epe laburrenean eta ertainean zein luzean.

 


 

Zer ez da HAPO?

HAPOk ez du arautzen, esaterako, udalerri baten enplegu-politika. Esparru horretan egin dezakeena udalerrian jarduera ekonomikoetarako behar adina leku dagoen aztertzea da, eta, beharrezkoa izanez gero, erabilera horretarako espazio berriak aurreikus ditzake.  

Era berean, HAPOk ez ditu xehetasunak zehazten, adibidez, ez ditu autobus-geltokiak kokatzen. Hirigintza-obretan ere ez du zer esanik, ez ditu parke batean jar daitezkeen bankuak zehazten ezta zebra-bide gehiago egokitzen.


Zer fase ditu?

Egun Zumaiak ez du HAPOrik, Arau Subsidiarioak baizik. HAPO idaztea, legez nahitaezkoa den eta, behin betiko onespenera iritsi arte, hainbat fase dituen prozesu luze eta konplexu bat da. 

HAPOren erredakzioak 7 fase ditu:

0 FASEA - Herritarrek Parte hartzeko Programa (HPP)

1 FASEA - Hirigintza Informazioa

2 FASEA - Aurrerakina

3 FASEA - Jendaurreko Erakustaldia (Aurrerakina)

4 FASEA - Hasierako Onespena

5 FASEA - Jendaurreko Erakustaldia (Hasierako Onespena)

6 FASEA - Behin Behineko Onespena

7 FASEA - Behin Betiko Onespena

 

2020an, Udala Zumaiako HAPO lantzen hasi da. Herritarrek Parte hartzeko Programarekin 0. Fasea osatu ondoren, 1. Fasea - Hirigintza Informazioa - hasi berri da. 1. Fase honetan, parte hartzeko prozesu publiko baten bitartez, Zumaiarrei zuzendua, udalerriko premiak jaso eta egiaztatu ahal izango ditugu. Horiek hurrengo fasean erabilgarriak izango dira, HAPOren Aurrerakina idazteko.  


 

Zer muga ditu?

Udal-tresna juridiko bat izanda ere, HAPOek udalerriaz gaindiko administrazioetatik datozen eta aintzat hartu behar dituzten hainbat baldintza dituzte.

Beraz, Zumaiako HAPOk legeria sektoriala jaso behar du, bai eta Estatutik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen aplikazio zuzeneko arauak ere (hirigintza-estandarrak, adibidez), esaterako honako hauei dagozkienak; itsasertzak, ura, errepideak, lurzoru kutsatuak, ondarea edo telekomunikazioak. Zehazki, etxebizitzaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) bitartez arautzen du HAPOn antola daitezkeen etxebizitza berrien kopurua.

Gainera, zeharkako gaiak biltzen eta lantzen ditu, hala nola ingurumena, jasangarritasuna, klima aldaketa, genero ikuspegia, hizkuntzaren inpaktua, osasuna, inpaktu akustikoa, etab.

Bestalde, Zumaiako HAPOren fase honetako parte hartzeko prozesuak ahalik eta pertsona gehienen eta askotarikoen ekarpenak jasotzea du helburu, plan berria aberasteko, dituen hirigintza- informazioarekin lotutako edukiak egiaztatu eta osatuz, emaitza loteslea izan gabe.

Azkenik, beharrezko faktore sozioekonomikoa aipatu behar da HAPOn aurreikusitakoak aurrera eraman ahal izateko. Esaterako, gerta liteke HAPOk etxebizitza edo ekonomia jarduerarako espazio berriak aurreikustea eta, ordea, horiek planaren indarraldian ez garatzea. Bi kasuetan, egoera ekonomikoagatik eta planarekin zerikusirik ez duten faktoreen ondorioz.